Basaburuan zehar ibilbide aunitz aurkitu ditzakezu, horietako batzuk ongi seinalatuak daude, tamaina eta zailtasun aukera desberdinekin:
“Jauntsarasko Aritz Monumeltalen ibilbidea”
“Basaburuko Itzulia, herrien arteko xendak”
“Basaburua-Imotz Itzulia, herrien arteko xendak”
Bide hauez gain, bi Ibilbide Luzeak (GR) zeharkatzen dute bailara:
-GR 12, edo Euskal Herriko Ibilbidea; bailararen goiko aldeko mendiak eta larreak gurutzatzen du, Ireber-Ernaizu menditik eta ur isurialde gailurretik hain zuzen.
-GR 9, edo “Kañadaren Ibilbidea”; bailararen hegoaldeko herrietatik pasatzen da. Bide honek “Basaburuko Ateak” deitutako ibilbide txikiarekin (PR) partekatzen du ibilbidea Larraun bailara aldera, mendebaldera.