Jauntsarasko Haritz Monumentalen Ibilbidea

Hasiera – Bukaera: Jauntsarats (eskola ondoan)

 

Ibilbidea: 1,9 km.

 

 

Desnibela: +-10m

Ibilbidearen azalpena

Jauntsarasko eskolaren eta kiroldegiaren ondoan kokatua dagoen aparkalekutik abiatuko gara, eta 1.800 metroko bide zelaia ibiltzeko; bide egokitua jarraituko dugu ibilbide zirkularra egin ondoren abiapuntura iritsiko gara.

Ibilbidea “lautadako harizti istildu” baten barrena doa; horregatik, europar intereseko habitat hori Europako Natura Sarean sartu da (“Ultzama eta Basaburuko hariztiak”).

Ibilbidean haritz kankudun (Quercus robur) bi ale zahar aurkituko ditugu, bertako biztanleen eta ingurumenaren arteko harreman estuaren lekuko.

Zuhaitz horiek aldizka eta ehunka urtetan lepatuak (guztiz kimatuak) izan ziren. Haien adarrak egurretarako eta ikatza egiteko aprobetxatzen zituzten; hostoak eta fruituak, berriz, ganaduaren bazkarako.

Zuhaitz horietako bakoitza berez ekosistema  oso bat da, hain baita konplexua hari loturiko fauna eta flora.

Duten interesagatik eta hain bitxiak izateagatik zuhaitz horiek babes berezia jasotzen dute, “Nafarroako haritz monumental” gisa, eta gure errespetua merezi dute.

INFORMAZIO ERABILGARRIA:

Fullscreen-Logo
Jauntsarasko Haritz Monumentalak

loading map - please wait...

Jauntsarasko Haritzak Parking: 43.001667, -1.797998
Kisulabeko Haritza: 43.002681, -1.797569
Beheitiko Landako Haritza: 42.997675, -1.798096
Menua