Eskape Room Basaburua

Non: Orokietako Ostatuan

 

Iraupena: 1-1’5 ordu

 

Prezioa: Kontsultatu webean

Azalpena

Landa eremuetan aintzandari den eskape rooma. Sorginkeria, izaki mitologikoak, misterioa. Antzinako basoaz inguratutako haran honen identitateari lotutako jolasa. Koadrilan, familian edo bikotean ederki pasatzeko ezin hobea!

681046909
basaburua@salaenigma.com
Informazio gehiago: Skape Room Basaburua

Amalurraren Erronka

Non: Jauntsarats

Iraupena: 2 – 4 ordu

Prezioa: 6 – 8 €

Azalpena

Basaburuko 4 herritan barna egiten den jolasa da hau; beraz, autoa beharrezkoa da jolasteko.
Denbora ez dago mugatuta, baina 2-4 ordu inguruko jarduera da.
Tokiz toki joan beharko duzue logika eta arreta proba batzuk gaindituz, aire librean jolasten den scape room bat izango bailitzan.
Tablet bat utziko dizuegu eta bertan pistak izango dituzue frogekin laguntzeko. Gainera, behar izanez gero telefonoz deitzeko aukera izango duzue eta asistentzia emango dizuegu aurrera egin ahal izateko.

Jauntsarats
(Udaletxe ondoan)
948 503103
ernaizu@gmail.com
Informazio gehiago: www.apeztegiberri.com

Menua