
Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen Basaburua bailarako mendi-bizikleta talde sutsua. Hainbat urte bidexkak eraikitzen, egokitzen eta mantentzen, beti ere ingurumena errespetatuz, bailara MTB praktikatzeko helmuga idiliko bihurtzeko helburuarekin.
Zatoz ezagutzera eta goza ezazu ingurune zoragarri honetaz, non askotariko ibilbideez gozatu ahal izango duzun, gure arbasoek kontrabandorako erabiltzen zituzten ibilbide naturaletatik hasi, ikatza egiteko zein menditik egurra ekartzeko, eta trailbuilderrek detailerik txikienetara mimatutako bideetan bukatzeko. Guzti honek pagadi, harizti, gaztainondo, izei eta pinudietan… bidaia gozagarri bat emango dizute bizikleta gainean.