Basaburua-Imotz · Herrien arteko xendak

Hasiera – Bukaera: Beramendi, Udabe, Imozko herriak

Ibilbidea: 34,5 km

Desnibela: 900m

Ibilbidearen azalpena

Bideak, bidexkak, bidezidorrak, tokiak eta gizakiak lotzeko, batzeko, elkartzeko sortu ditugu. Oinek marraztutakoak, tamalez, azken mende honetako eraldaketa bortitzak zirriborratu egin ditu. Giza harremanak eta herrien arteko loturak ere bai, akaso.

Gure aurrekoek, bere eguneroko jardueretan, ohiko komunikabide zituzten bideak; egun, bide horiek berreskuratzen ari gara giza harreman nahiz ohitura osasungarriagoak sustatzeko, hain zuzen ere, Basaburuak bere garapena gu guztion ardura den amalurrarekiko garapen osasungarrian oinarritu nahi baitu.

Ibilbide honek Udabe, Beramendi eta Imozko bailarako herriak zeharkatzen ditu. Ongi seinalatuta dago eta herri bakoitzean badago ingurua azaltzeko panela.

Bai oinez bai bizikletan egiteko modukoa.

Ibilbideak, herri txiki baina dotoreak, zelaiak, soroak eta baso ederrak zeharkatzetzen ditu.

Tamaina eta desnibel ezberdineko ibilbideak egiteko aukera izanen duzue.

INFORMAZIO ERABILGARRIA:

Menua