Basaburua, bailara berde eta lasaia.

Basaburua Nafarroako Mendialdean kokatuta dago, Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeak erdibitzen dituzten mendien azpian, hegoaldera.

Herri txikiek, teilatu gorriko etxe zuriek, eta soro eta baso berdeek paisaia ederra bezain lasaia osatzen dute.

Hariztiek eta pagadiek egiten dute bailara honetaz toki aproposa naturaz eta lasaitasunaz gozatzeko, egoteko edo aktibitateak egiteko.

Horretarako badituzue hainbat ibilbide seinaleztatuak, tamaina desberdinekoak, oinez edo bizikletan egiteko.

Horrez gain beste aukera batzuk ere badituzu, aisialdia eta ingurua modu dibertigarri batean bizitzeko: Basaburua Skape Room edo Amalurraren Erronka bezalakoak.

    Zatoz Basaburura,

Paisaia ederrean ekintza desberdinak egiteko aukera.

Basoak, soroak, herriak, abereak eta jende jatorra, inguru paregabea ibilbideak egiteko, oinez edo bizikletan. Horrez gain beste mota batzuetako joko dibertigarrietan parte hartu dezakezu.

Baliabide naturalak
eta sukaldaritza goxoa.

Naturak ematen diguna, ongi zaindu ondoren, bertako jatetxe-ostatuetan dastatzeko aukera izanen duzu. Naturaren zapore bikainak.

Herriak

Jarduerak

Basaburua-Imotz · Herrien arteko xendak

Basaburuko Itzulia · Herrien arteko xendak

Jauntsarasko Haritz Monumentalen Ibilbidea

Menua