Basaburua erreka ibaiak dermiotik pasatzean eraiki duen txokoa estimatua da aspaldi gure haranean bainatu edota erreka ondoan patxadan tartetxo bat pasatzeko.
Mendialdeko herri askotan erreka izaten da udako bilgunea. Naturak berak aisialdirako eskaintzen digun aukera ederra. Beraz, jendea dabilen tokietan sortu ohi diren arazoak arautu nahian, ingurua egokitzeko proiektua egin zen.