Recorrido de Basaburua · Sendas entre los pueblos

Inicio-fin: Basaburuko herriak (edozein)

Recorrido: 25,9 km / 22,7 km / 39km

Desnivel: 736 m. / 780 m. / 1240 m.

Ibilbidearen azalpena

Bideak, bidexkak, bidezidorrak, tokiak eta gizakiak lotzeko, batzeko, elkartzeko sortu ditugu. Oinek marraztutakoak tamalez, azken mende honetako eraldaketa bortitzak zirriborratu egin ditu. Giza harremanak eta herrien arteko loturak ere bai, akaso.

Gure aurrekoek, bere eguneroko jardueretan, ohiko komunikabide zituzten bideak; egun,  giza harremanak hobetu eta ohitura osasungarriagok lortu nahian, bide horiek berreskuratzen ari gara,  hain zuzen ere, Basaburuak bere garapena horretan oinarritu nahi baitu, gu guztion ardura den amalurrarekiko garapen osasungarrian.

Ibilbidea, ongi seinalatuta dago eta herri bakoitzean badago ingurua azaltzeko panela.

Bai oinez bai bizikletan egiteko modukoa.

Ibilbideak herri txiki baina dotoreak, zelaiak, soroak eta baso ederrak zeharkatzetzen ditu.

Tamaina eta desnibel ezberdineko ibilbideak egiteko aukera izanen duzue. Hemen, hiru ibilbideko aukera azaltzen da: bailararen beheko aldekoa, goiko aldekoa eta biak elkartuta egin daitekeena; baina lasterbideak hartuta eta badaude beste aukera batzuk ere.

INFORMAZIO ERABILGARRIA:

Menú